|
(We apologize for not being able to present the contents in English for the moment. You can get the information in absence in one of the other languages available on the site. ). Language Issues Hitzaditza 2008: diktaketa euskarazLehen bi edizioak arrakastatsuak izan baziren ere, AEK elkarteak eta Euskal Kultur Erakundeak antolatu Hizaditza diktaketaren hirugarren edizio honetara sekulan baino jende gehiago hurbildu zaigu. Hain zuzen ere, laurogei jendez gora bildu ziren, maiatzaren 31an, Baionako Kalostrape kultur gunean, goizeko lehen orduetan eta kuraiaz beterik. Aurtengo edizioan azpimarratzekoa, parte hartzaile gazte frango izan dela, baita euskara ikasten ari den jende anitz ere bai. ![]() Edizio honetan bi maila izan dira helduentzat: bata euskaldunei zuzendua eta bestea euskara ikasten edota hobetzen ari direnentzat. Bestalde, sail berezi bat ere proposatua zitzaien 13-16 urteko gaztetxoeri. Testuak Euskaltzaindiaren eskuetatik pasa dira, zailtasunik ez izateko zuzenketa denboran. Diktaketek 40-50 minutu iraun dute. Pantxoa Etchegoin-ek zuen irakurtzen helduen diktaketa, Maialen Errecart-ek gazteena eta Daniel Landart-ek euskal ikasleena. Zuzenketak berehala egin dira, tokian berean, eta sariak 12:30tan banatuak izan. Zuzenketak egiteko tartean, parte hartzaileek atseden bat hartu ahal izan dute, batzuk « Burp 1 » dokumental humoristikoa begiratuz, besteak Koldo Amestoyek eskaini ipuin kontaldia behatuz, hau bere Arriola Marriola ikusgarriaren zati bat zelarik. Beste batzuk oraino, Ikas zentro pedagogikoak eskainiak zituen 300 libururen artean gustukoen zituztenak hautatu dituzte. |
Hitzaditza 20072008ko edizioa Le samedi 31 mai 2008, à 9h30, dans les nouveaux locaux de AEK, 22, rue Marengo, Bayonne (Petit-Bayonne). Voir le plan Treba zaitez oraindanik ! Antolatzaileak: Laguntzaileak Baliabideak: |